Sakanan ezinbesteko tresnak ditugu Guaixe astekaria eta Beleixe irratia. Astero-astero eta egunero-egunero, sakandarron erreferentzia dira bailarako gertaeren berri izateko, elkarren berri izateko, kultur jardueren berri izateko, gure kirolarien zer egin duten jakiteko... eta hori dena euskaratik eta euskaraz egiten dute.
Krisiak eragindako publizitate sarrerak jaitsi izanak, eta, batez ere, erakunde publikoen diru-laguntzak jaitsi izanak edo kendu izanak (Nafarroako Gobernuak euskarazko komunikabideei ematen zien laguntza desagerrarazi du), egoera larri-larrian jarri dituzte komunikabideok.
Egoera latz honetatik ateratzeko, ezinbestekoa dugu autofinanziazio-maila handitzea, eta sakandarrek bazkidetza eginez komunikabide hauen etorkizuna bermatzea.
No comments:
Post a Comment