2012/06/07

Bierrik babesteak abantaila fiskalak ditu

Guaixe eta Beleixe kudeatzen dituen Bierrik fundazioak harreman zuzena izan du Sakanako enpresari, dendari eta erakundeekin. Sakanako hedabideak bailarako eragileendako erakuslehio ezin hobea dira.

Guaixe eta Beleixe arriskuan dauden honetan, zuen babesa behar dugu. Bat egin 2.000 esker kanpainarekin. Aportazioa egin eta abantaila fiskal interesgarriak lortu ditzakezue:
  • Pertsona fisikoek eta autonomoek errenta aitorpenean % 25 desgrabatzeko aukera.
  • Sozietaten gaineko zergadunek bazkide kuota kengarri gisa sartzeko aukera.
  • 1.000 €-tik gorako aportazioa egiten dutenak Bierriken laguntzaile gisa agertuko dira.
Informazio gehiago Guaixeko web orrian.

Dagoeneko 21 enpresak eta 50 erakundek egin dute bat 2.000 esker kanpainarekin.
Zu ere egin zaitez bazkide!

Enpresendako informazio gehiago bierrik@guaixe.net helbidean edo 948 564 275 telefonoan.
           

No comments:

Post a Comment