2012/07/13

Eman bultzada “estra” bat Guaixe eta Beleixeri

Zenbait sakandarrek udako estra kobratuko dute egun hauetan. Aparteko ordainsariak zenbait zulo estaltzen laguntzen du: festetako gastuak, oporrak, erosketa bereziak… Hona gure proposamena: udako estraren zati txiki bat Bierrik fundaziora bideratzea.
Zer eskatzen dugu?
Udako estraren edo ohiko soldataren zati txiki bat baino ez dizugu eskatzen: urtean 50 euro. Kuotaren % 25 Errenta Aitorpenean itzuliko dizute. 

Zer eskaintzen dugu?
Trukean eskaintzen duguna asko da:
-Guaixe astekaria astero etxean jasotzen, Beleixe (FM 107,3) entzuten eta www.guaixe.net orria irakurtzen jarraitzea.
-Beleixeguaixe txartelarekin deskontuak eta abantaila bereziak izanen dituzu Sakanako 80 denda, ostatu eta establezimendutan.

Txartela erabilita egindako ekarpena erraz berreskuratuko duzu!

No comments:

Post a Comment