2012/07/20

Ez gaitzatela konkistatu!!!


K.O. 2012. urtean gaude. Erdarazko komunikabideek Nabarra osoa hartuta daukate… Osoa? Ez! Euskaldun menderakaitz batzuen herriek oraindik ere burua makurtu gabe eusten diote haien hizkuntza zaharrari.

Ipar mendebaldean, Aralar eta Urbasa arteko Sakana ederrean, larri daude Guaixerix eta Beleixix. Etsaiek denetariko estrategiak erabili dituzte euskal komunikabideak mendean hartzeko: murrizketak, krisia… Baina Bierrik druidak asmakizun miragarria izan du Guaixerix eta Beleixix babesteko: Beleixeguaixe txartela. Sakandar guztiek txartel magikoa lortzen badute, Guaixerix eta Beleixix menderaezinak izanen dira!
Ez utzi konkista gaitzaten! Egin zaitez bazkide! Deitu 948 564 275-948562 107ra edo bete formularioa www.guaixe.net-en.

No comments:

Post a Comment