2012/09/14

Herri bazkari jendetsua

Bihar, Altsasuko festetako larunbatean, herri bazkaria eginen da Foruen plazan. Ekimenak erantzun paregabea izan du. 600 lagun inguru elkartuko gara.

Benigo eta bere lagunek menu bikaina prestatu dute eta Haize Berriak bandak giro ederra jarriko du bazkalostean. On egin eta ongi pasa!

Eta ondoren... kuadrillen arteko desafioa eta asto-kaka. Erosi boletoak!

Antolatzaileak: Bierrik fundazioak, Altsasuko Gazte Asanbladak, Haize Berriak bandak, Altsasuko PeƱak eta Altsasuko Udala. Irabazien zati bat Guaixe eta Beleixeren alde izanen da.

No comments:

Post a Comment