Bierrik Fundazioak bazkide kanpainarekin aurrera jarraituko du,
euskarazko hedabideen geroa bermatu eta etorkizuneko erronkei eusteko
Bierrik
Fundazioak bere egoeraren berri emateko atzo batzar irekia egin zuen
Iortia kultur gunean. Sakanan euskarazko hedabideak sustatzen dituen
erakundearen egoeraren berri ematearekin batera, aurrera begirako
erronkak ere azaldu zitzaizkien bildutakoei.
Bierrik Fundazioak
pattal hasi zuen 2012. urtea. Hilabete bat lehenago jaso zuen berririk
txarrena: Nafarroako Gobernuak 2012. urterako diru-laguntzarik gabe utzi
zituen euskarazko hedabideak, urteko aurrekontuetatik euskara
komunikabideetan sustatzeko laguntza kendu zuelako. Sakanako Guaixe
astekaria eta Beleixe irratia (FM 107,3) laguntza horren onuradunak
ziren eta kolpe gogorra jaso zuten. Aurten foru administraziotik 0 euro
jaso dituzte.
Hori gutxi balitz bezala, krisiak gogor kolpatu
zuen Bierrik eta autofinantziazio sarrerek behera egin zuten nabarmen.
2011. urteko zorra handia zen eta aurreikuspenak oso ilunak. Arrazoi
horiengatik, udaberrian, fundazioak murrizketak egin zituen hedabideetan
eta lantaldean; lantaldean kaleratze bat egin eta bi lanaldi murriztu
zituen. Gainera, komunikabideak txikitu behar izan ziren: Guaixe
astekaria 16 orrialde izatera pasatu zen eta Beleixe (FM 107,3) 2 ordu
eta erdiko zuzeneko programazioa emititzera pasatu zen.
2000 esker kanpaina
Gauzak
horrela, 2000 esker kanpaina martxan jartzeko erabakia hartu zen.
Horrela, talde eragilea sortu zen aurkezpen ofizialaren ondotik.
Ondoren, herrietako batzordeak osatzen joan ziren eta azken hilabete
hauetan guztietan hainbat ekimen egin dituzte bazkide gehiago lortzeko
eta Sakanako Komunikabideak salbatzeko. Haiei zor diegu gure egoera hain
larria ez izatea. Sei hilabetetan 1.400 bazkide izatera heldu gara.
Tamalez,
azken hilabeteetan Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzaren murrizketa
jasan behar izan dugu eta publizitatearen etengabeko beherakada ere bai.
Ondorioz, komunikabide bat isildu behar izan dugu, Beleixe irratia (FM
107,3), Sakanako berriak egunero eskaintzen zituena eta freskotasuna
ematen ziona Bierrik proiektuari. Beste bi kaleratze eta beste lanaldi
murrizketa bat ere bizi behar izan dute fundazioko langileek. Urte
hasieran, 11 langile ziren (osotara 9 lanaldi eta erdi); orain, urritik
aurrera, 8 langilerekin egin beharko diote aurre eguneroko lanari
(osotara 6 lanaldirekin).
Urte amaierarako aurreikuspenak ilunak dira baina ez dira guztiz beltzak, zuei esker, bazkideei esker.
Aurrera begira
Hausnarketa
prozesuan dago proiektua. Bideragarritasun plana egiten ari da 2013.
eta 2014. urteetarako. Helburuak Bierrik Fundazioaren autofinantziazioa
maila handitzea eta diru-laguntzekiko mendekotasuna jaistea dira.
Batetik, Sakanako komunikazio erreferentea izaten jarraitu nahi dugu:
komunikabide berritzaileak behar ditugu eta, horretarako, merkatuari
begira gaude eta sakandarrek etorkizunean beharko dutenari so. Bestetik,
gure autofinantziazio maila handitzeko euskarazko komunikazio zerbitzu
profesionalak eskainiko ditugu (diseinu zerbitzua…).
Bideragarritasun
planarekin batera, fundazioaren barne egitura eta kanpo egitura
hobetzeko beharra ikusi du Bierrikek. Zuzendaritza indartsu bat eratzea
eta baliabideen kudeaketa hobetzea dira helburuak. Azkenik, bazkideek
proiektuarekiko izango duten harremanari garrantzi berezia eman nahi
dio.
Bierrik Fundazioak enpresaburu, merkatari eta taldeei dei
egiten die, “kanpainaren eta proiektu honen laguntzaile izan daitezen,
oraindik denon laguntza behar dugulako. Urte akaberarako bazkide gehiago
behar ditugu eta herrietako batzordeekin sortu diren harremanei eutsi
nahi diegu, proiektu hau denona delako”.
Albistea Guaixe.net-en
2012/10/10
2012/10/03
Bierrik Fundazioaren BATZARRA
Urriaren 4an, osteguna, arratsaldeko
18:30ean, Batzar Irekia eginen da Altsasuko Iortia Kultur
Gunean. Herrietako batzorde, bazkide eta eskualdeko eragileei
gonbit egiten dizuegu parte hartu dezazuen. 2000 esker
kanpainaren balorazioa eginen dugu eta Sakanako Komunikabideen
gaur egungo egoeraz hitz eginen dugu. Etorkizuneko erronka eta
asmoei tarte bat eskainiko diegu bukatzeko.
Zatoz eta parte hartu!
2012/09/21
Etxarriko boletoek bigarren aukera
Etxarriko Asto-kakako zenbait sari hartu gabe gelditu dira. Lehenengo epea pasata, bigarren zozketa egin da. Hona saritutako zenbakiak:
Sariak jasotzeko azken eguna: irailaren 24a.
- Borda jatetxean 2 lagunendako otordua: 152
- Igoa arrandegiak emandako lotea: 348
- Amaya: 215
- Derry: 278
- Iratxo: 326
- Iturri Eder: 175
- Larraza: 066
- Leku Ona: 078
- Xapatero: 264
Sariak jasotzeko azken eguna: irailaren 24a.
2012/09/17
Kakarik gabeko Asto-kaka
Larunbat arratsaldean Ñabar, Maia eta Zazpe astoen ipurdiei begira egon ginen, kaka non egiten zuten adi. Hiru astoak lotsatu egin ziren ordea, eta zuten kaka egin, ez behintzat jendaurrean. Beraz, sariak zozketatu egin ziren. Hona irabazleak:
1. saria eta Arkangoako pintxo-potea bertan banatu ziren. Gainerakoek deitu 948 564 275era.
Sariak jasotzeko epea irailaren 24an bukatzen da. Saridunak agertzen ez badira, berriz zozketatuko dira.
- 1. saria: Basomutur jatetxean 2 lagunendako otordua: 497 zenbakia
- 2. saria: J.A. Galarzak harategiak emandako lotea: 196 zenbakia
- 3. saria: Itziar arrandegiak emandako lotea: 233 zenbakia
- Pintxo-potea Arkangoan: 777
- Pintxo-potea Gautxorin: 407
- Pintxo-potea Kaixon: 174
- Pintxo-potea Biltokin: 247
1. saria eta Arkangoako pintxo-potea bertan banatu ziren. Gainerakoek deitu 948 564 275era.
Sariak jasotzeko epea irailaren 24an bukatzen da. Saridunak agertzen ez badira, berriz zozketatuko dira.
Eskerrik asko, Altsasu!
Larunbatean herri bazkari jendetsua egin zen Altsasuko Foruen plazan. Adin guztietako 650 herritan baino gehiago animatu ziren bazkarira. Eguraldia lagun, giro ona nagusitu zen. Hori bai, batzuek txano eta eguzkietakoen beharra izan zuten!
Irabaziak Guaixe eta Beleixeren alde izanen dira. Eskerrik asko bazkaria posible egin zuten urdindar eta olaztiarrei, eta ekimenean parte hartu zuten guztiei!
Irabaziak Guaixe eta Beleixeren alde izanen dira. Eskerrik asko bazkaria posible egin zuten urdindar eta olaztiarrei, eta ekimenean parte hartu zuten guztiei!
2012/09/14
Herri bazkari jendetsua
Bihar, Altsasuko festetako larunbatean, herri bazkaria eginen da Foruen plazan. Ekimenak erantzun paregabea izan du. 600 lagun inguru elkartuko gara.
Benigo eta bere lagunek menu bikaina prestatu dute eta Haize Berriak bandak giro ederra jarriko du bazkalostean. On egin eta ongi pasa!
Eta ondoren... kuadrillen arteko desafioa eta asto-kaka. Erosi boletoak!
Antolatzaileak: Bierrik fundazioak, Altsasuko Gazte Asanbladak, Haize Berriak bandak, Altsasuko Peñak eta Altsasuko Udala. Irabazien zati bat Guaixe eta Beleixeren alde izanen da.
Benigo eta bere lagunek menu bikaina prestatu dute eta Haize Berriak bandak giro ederra jarriko du bazkalostean. On egin eta ongi pasa!
Eta ondoren... kuadrillen arteko desafioa eta asto-kaka. Erosi boletoak!
Antolatzaileak: Bierrik fundazioak, Altsasuko Gazte Asanbladak, Haize Berriak bandak, Altsasuko Peñak eta Altsasuko Udala. Irabazien zati bat Guaixe eta Beleixeren alde izanen da.
2012/09/13
Baloiak zerutik goitik behera
Hasi dira Altsasuko festak!!! Etxajua lehertu denean euria ari zuen goitik behera; euria, eta baloi berdeak... 2.000 esker! kanpainako baloiak. Festetan ere gure mezua zabaldu nahi dugu: Guaixek eta Beleixek aurrera jarraitzeko zuen laguntza behar dugu. Egin zaitez bazkide!
Subscribe to:
Posts (Atom)







